Udan ere saskibaloia

Aurtengo denboraldi ederra eta gero, udan gaude, eta gure kirolaz gozatzeko aukera asko daude gure ume eta gazteentzat. Campusetan hainbat ekintza egiten dira saskibaloia oinarri izanda. Horrela, gure kirolaz gozatzen dugu denok.


Durangon, Tabirako bere VII. campusa eskaintzen ari da egunotan. Ia 200 neska-mutiko ari dira topera gozatzen, eta egunotan hainbat ekintza dituzte saskibaloiaren inguruan; eta ondoan: igerilekua, Durangoko hainbat toki ezagutzeko aukera… Egun osoko ekintza da, eta bazkaldu ere bertan egiten da. Plan ederra!
Zornotza STk ere martxan dauka bere campusa, eta, lehenengo eta bigarren txandak beteta, hirugarren txanda zabalik dauka oraindik izena emateko; uztailaren 7tik 11ra izango da. Aurtengo denboraldi bikaina gozatu ondoren, David Querok zuzentzen du: “Campusaren helburua, udan umeek egun dibertigarri batzuk igarotzeaz gain, saskibaloian maila onenean entrenatzeko aukera izatea da, kalitatezko entrenamenduekin beraien trebetasunak hobetzeko. Jokoaren ezagupen sakonago bat lortuz, eta banakako teknika eta jaurtiketak landuz beste gauza askoren artean”. Aukera ederra, benetan.
Berrizen ere bertako taldeak campusa antolatu du, jokalari guztiek euren kirolaz gozatzeko eta entrenatzaileen formakuntza lantzeko. Hemen euskaraz arituko gara.
Udan gozatu saskibaloian denok. Gozatu gure kirola!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!