Ondo hasi, bikain amaitu

Titulu hori izan daiteke denboraldi hau laburbiltzen duen esaldia. Egia esanda, gure talde nagusiek aurten egin dutena eta oraindik egiten ari direna benetan itzela da.


Zornotzako taldearekin hasiko naiz, denboraldia bukatu berri dauka-eta. Aurrekoan esan nuen bost partiduren faltan maila mantentzeko lanak eginda zituela. Liga bukatzeko bost partiduren faltan helburu nagusia beteta, denboraldi honetan izan dituen zailtasun guztiak gaindituta (zenbat lesio jasan dituzten!), mailaz igotzeko playoffetan aritzea lortu zuen. Talde hau inoiz ez da asetzen!


Lan txukuna egin du eta C.B. Prat taldea hiru partiduak jokatzera derrigortu du, etxean irabazitako partidu ederraren ondoren. Esan dezagun C.B. Prat Urrezko LEB mailara igotzeko faboritoena dela. Zorionak Zornotza!
Beste alde batetik, Tabirakoren nesken taldeak, Lehenengo Mailako bere taldean, liga lehenengo postuan amaituta, datorren asteburuan, maiatzaren 16tik 18ra, Emakumeen 2. ligara igotzeko fasea jokatuko du lau taldez osatutako ligaxka batean. Oraindik ez dago argi non izango den azken fase hori, baina posible da Salmancan izatea. Taldeak Universidad de Salamanca, Bera Bera, Tabirako eta oraindik erabakitzeke dagoen laugarren talde bat izango dira. Aupa neskak! Aupa Tabi!


Ia hurrengoan berri on gehiago izaten ditugun!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!