Aurten bai?

Bidean dabiltza, eta orain arteko lanak posible dela dio. Zeri buruz ari naizen hitz egiten? Tabirakoko nesken taldeari buruz.

 

Aurten, denboraldi berria hasi aurretik, aldaketak egon dira taldean. Jokalari berri eta gazteen aurrerapausoa eta entrenatzaile berriaren hasiera.

Jokalari gazteak nahiz eta aurreko denboraldian partidu askotan egon, aurten taldeko partaide moduan ari dira, eta aurreko urteetan egindako lanak beraien ekarpen oso ona dakar. Horrekin batera, taldeko zutabe nagusi diren Marina eta Nuria Maurtua, Marian Fernandez, Leire Moreno eta Alaia Berganzaren lana ere oso ona izaten ari da.

Horrekin guztiarekin batera, entrenatzaile nagusia den Jesus de Vicentek, Iñaki Sevilla eta Enric Amelleren lan eta laguntza handiarekin, taldearekin egiten duen lan ona agerian dago: altuera handiko jokalari oso gutxirekin defentsa ona eta gogorra egiten dute partidu osoan eta lan horrek fruitu asko ematen ditu erasoan ere. Defentsa onarekin joko arina indartzen da, eta horrek aurkariei deserosotasun eta zailtasun asko ematen die.

Orain arte hamaika garaipen eta bi porrot ditu Tabirako Baqué taldeak, eta lehenengo postutik garaipen batera dago.

Igande honetan, Gernika KESB taldearen aurka egin beharko da lana gogor.

Aupa neskak! Segi gogor! 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!