Saskibaloiaren osasuna gurean

Badira urte bi, gutxi gorabehera, honi buruz idatzi nuela, eta, orain, eskola kiroleko denboraldia hasi berria denen honetan, berriro ere gai honi buruz lerro batzuk idaztea aproposa dela iruditu zait

\"\"Badira urte bi, gutxi gorabehera, honi buruz idatzi nuela, eta, orain, eskola kiroleko denboraldia hasi berria denen honetan, berriro ere gai honi buruz lerro batzuk idaztea aproposa dela iruditu zait.

 

Durangalde osoan gero eta talde gehiago daude. Durangon, Abadiñon, Elorrion, Zaldibarren, Berrizen… gero eta talde gehiago sortzen ari dira apurka-apurka. Baina nesken taldeak baino ez dira sortzen. Talderen bat neskek eta mutilek batera osatzen duten arren, gehiengo nagusia nesken taldeek osatzen dute. Oker ez banabil, mutilen taldeak Durangon bakarrik daude: Kurutziagan bat eta Jesuitetan bost. Horiek ere gero eta zailtasun handiagoarekin dabiltza. Gero eta nesken talde gehiago sortzea albiste ezin hobea da, baina mutiletan gauza bera ez gertatzea da denon artean landu beharrekoa.

 

Egoera horrek, saskibaloiaren eskaintza gehiago zabaltzea eta hobetzea dakarkie klub guztiei. Egia esan, hori guztia etorkizun hurbil batera begira egin beharreko lana da. Mutilen artean, gero eta gehiago, gainera, talde kirol bakarra dagoela ematen du: futbola. Beraz, gure saskibaloiak inguruan, eta, batez ere, gure herrian izan duen garrantzia berreskuratu behar dugu. Jarraitu dezagun gure kirolagaz gozatzen eta bere alde lanean. Joan gaitezen aurten ere Los Angeles Lakers edota Michael Jordan bestekoak diren gure jokalariak animatzera. Saskibaloia gozatu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!