Aukera berriak

Atzo Bizkaiko Saskibaloi Federazioan egon ginen batuta Bizkaiko hainbat ikastetxe. Gure herritik, Jesuitak, Nevers, San Antonio eta Kurutziagako ordezkariok parte hartu genuen. Gaia: hurrengo denboralditik aurrera 7- 9 urte bitarteko guztiak 3x3 jokatzen ibiliko dira. Iaz jokalari gutxiko taldeentzat aukera bikaina izan zen, eta aurten oraindik aukera hori ez da denontzat izango, baina hurrengo denboralditik aurrera bai

\"\"Atzo Bizkaiko Saskibaloi Federazioan egon ginen batuta Bizkaiko hainbat ikastetxe. Gure herritik, Jesuitak, Nevers, San Antonio eta Kurutziagako ordezkariok parte hartu genuen. Gaia: hurrengo denboralditik aurrera 7- 9 urte bitarteko guztiak 3x3 jokatzen ibiliko dira. Iaz jokalari gutxiko taldeentzat aukera bikaina izan zen, eta aurten oraindik aukera hori ez da denontzat izango, baina hurrengo denboralditik aurrera bai.

 

Egia esan, batzarraren hasieran, alde onak eta positiboak ikusi beharrean, arazo eta gatazken gainean jardun genuen. Guri, batez ere, antolakuntza aldetik zail egingo zaigu. Partiduen egutegietan entrenatzaile gehiago mugitu beharko dira, taldetxo (4-7 jokalariz osatutakoak) bakoitza ordu eta leku batera mugituko direlako. Era berean, jardunaldiaren antolaketa dagokigunean, esfortzu gehigarri bat ekarriko du antolaketak berak.

 

Alde positiboak, ostera, asko dira. Izan ere, gehiagok izango dute saskibaloian aritzeko aukera. Taldea osatzeko minimoa 8koa izan beharrean, erdia izango da, eta adin honetan neska-mutilek osatu ditzakete taldeak. Gainera, jokalari guztiak izango dira taldeko parte hartzaile nagusiak. Horrela, saskibaloian emandako lehen pausoak guztiek gozatuko dituzte, emaitzek eta bestelakoek garrantzia galduta.

 

Ia horrek gure kirola gehiago hurbiltzen duen guztiongana! Gora San Fausto! Ondo pasa guztiok!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!