Momentu garrantzitsuak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zamalloa Zubiaurre (Saskibaloia) 2013ko api. 19a, 08:24
Urte osoan lanean ibili ostean, badator fruituak jasotzeko momentua. Batzuetan, fruituak gozoak dira, eta beste batzuetan erdi ustelak.

\"\"Urte osoan lanean ibili ostean, badator fruituak jasotzeko momentua. Batzuetan, fruituak gozoak dira, eta beste batzuetan erdi ustelak.

 

Lehenengo eta behin, utzidazue hemendik Galdakaoko GDKO Ibaizabal nesken taldea zoriontzen: Estatuko liga nagusirako txartela lortu dute igoera fasean. Zorionak!

 

Gure taldeetan denetik daukagu: Tabirakoko mutilen taldeak, sailkapeneko erdialdean kokatuta, bukaera lasaia izango du behin jaitsierako postuak libratuta.

 

Neskak, ordea, hasiera txarraren ondoren, liga ederra egiten ari dira, eta lehenengo sailkatuta eta Estatuko 2. mailara igotzeko dagoen Caja Vital Kutxa UPVri laguntzeko jokatuko den Play Offean parte hartuko dute, hirugarren postuan sailkatuta daude-eta. Play Off hori honako hauek jokatuko dute: 2. dagoen Bera Bera UPVk, 3. dauden gure neskek, 4. dagoen Universidad de Deusto Loiola Indautxuk eta 5. dagoen Erroibide Irunek. Garaile irteten denak igoera fasea jokatzeko saria izango du.

 

Azkenik EBA mailan dabilen Zornotza S.B. Taldeak azkeneko partidu biak irabazi behar ditu orain daukan bigarren postua mantentzeko eta, hartara, igoera fasea jokatzeko. Horretarako, ezinbestekoa da zapatu honetan Burgosko Miguel Antonio Robleda taldeari irabaztea, Zornotzan, eta azken jardunaldian azken postuan sailkatuta dagoen Urretxuri irabaztea. Nik uste (nahia gehiago!) saria izango dugula.Zorte on denoi!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!