Bai. Horrela da. Gure talde guztiak lehiatzen ari dira. Txikienak ere hasi dira aurreko asteburuan, eta nagusiak badabiltza aspaldian lanean.
Nire ustetan, aurten gure talde nagusi guztiek, gutxienez aurreko postuetan egoteko aukera izango dute. Batzuk gehiago besteak baino, baina gora begira egoteko lehiatzen ari dira. Hori asko da gaur egun, eta nik uste denboraldi bukaeran talderen batek poztasun handiren bat emango digula aurten.
Esaterako, Tabirakoko lehenengo mailako neskak sailkapenaren erdialdean daude kokatuta, hiru garaipen eta hiru porrotekin, baina taldea sendotu eta landu ahala gorantza egiteko aukera du eta ez da talde samurra izango edonorentzat. Baina, hori bai, lana gogotik egin beharko dute.
Tabirakoko lehenengo mailako mutilak oraindik hobeto dabiltza aurten. Bost garaipen eta bi porrotekin, lehenengo postuetan daude kokatuta, eta gora begira daude. Nahiz eta multzo zaila izan eurena, lanean gogor ari dira eta aurten egin duten taldeak edonori erantzuteko gaitasunak ditu. Nire ustez, lana gogoz, gogor eta asko egiten badute goiko taldeekin borrokan egongo dira urte osoan, hurrengoan gorago egoteko. Momentuz horretan ari dira. Jarraitu horrela!
Zornotzako EBA mailako taldea ere lanean hasita dago. Hiru jardunaldi jokatu dituzte. Bigarren partiduan porrot esanguratsua izan zuten. Partidua lan gutxi eginda irabaztea nahi izan zuten, eta kontrakoa lortu zuten. Lehenengoan eta hirugarrengoan ostera, lesioak ahaztu eta lana gogotik eginez garaipena lortu dute. Bide horretatik jarraituz poztasun asko emango dizkigute. Animo denori!