Hasi da denboraldia

Azkeneko artikuluan aurredenboraldian murgiltzen hasita geunden eta inguruko talde guztien errepasoa egin genuen. Oraingo honetan, barkatuko didazue baina, ACB ligako gure hiru taldeen errepasoa egingo dut liga hasiera honetan

\"\"Azkeneko artikuluan aurredenboraldian murgiltzen hasita geunden eta inguruko talde guztien errepasoa egin genuen. Oraingo honetan, barkatuko didazue baina, ACB ligako gure hiru taldeen errepasoa egingo dut liga hasiera honetan.

 

Bizkaia Bilbao Basket ia goitik behera aldatu da. Taldeko jokalari garrantzitsuenak mantenduz oinarrian (Munbrú, Hervelle, Raul Lopez, Vasileiadis eta Grimau), taldea guztiz eraberritu du horien inguruan. Egia esan, talde borrokalaria eta zer esan handia emango duena egin dute bilbotarrek eta edozeinekin konpetitzeko taldea dela uste dut.

 

Gasteizen ere taldea goitik behera eraldatu dute. Baina urtero legez liga hasiera honetan lesioak dira berri nagusia Baskoniaren lerroetan. Andres Nocioniren jarraipenarekin batera, Fabian Causeur hegalekoa eta Tibor Pleiss pibot gazteak, Taylor Rochestie eta Carlos Cabezas basea fitxatu ditu, eta talde benetan indartsua egin. Baina esan dugun bezala, Gasteizen urtero gertatzen den legez, denboraldi hasiera lesionatuz beterik etorri da eta Zaragozan ezusteko partidua galdu zuten lehenengo jardunaldian.

 

Eta azkenik, Donostian, Europan parte hartzea bertan behera uztea izan da berririk nagusiena. Foru Aldundiak hitz emandako diru laguntza kentzean, Europa bertan behera utzi behar izan dute eta taldea ACB ligan ez sufritzeko antolatu behar izan dute, Qyntel Woods eta Ekene Ibekwe jokalariak izan direlarik fitxaketa nagusiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!