Bat amaitu eta bestea hasi

Amaitu zaigu denboraldia maila guztietan. Guztietan ez, barkatu, oraindik ez daukagu NBAko txapeldun eraztuna jantziko duen talderik, baina gure saskibaloian amaitu da

\"\"Amaitu zaigu denboraldia maila guztietan. Guztietan ez, barkatu, oraindik ez daukagu NBAko txapeldun eraztuna jantziko duen talderik, baina gure saskibaloian amaitu da.

 

Gure taldeek denboraldi honek itxitakoa baloratu eta hurrengoa prestatzen dihardute. Batzuk, aurten izandakoa hobetzeko eta helburu potoloagoak lortzeko, eta besteak, aurten bizitakoa ez errepikatzeko eta akatsak zuzentzeko talde sendoagoa egiteko asmoz.

 

Tabirakoko nesken taldeak, aurtengo plantilla abiapuntu izanik, beheko taldeetatik datozen jokalariekin beteko ditu aurten izandako hutsuneak. Beti, eta berriro errepikatzen dut, aurtengo taldea abiapuntu izanik.

 

Mutilen taldean, ostera, goitik behera aldatu beharrean dauzka gauzak, eta taldea indartzeko asmoz ari dira. Hasteko,  entrenatzaile berria izango dute, zeren eta Tomas de Castro berriro bueltatuko da taldea zuzentzera eta honekin batera aurten egon ez diren jokalarien bueltarekin, taldea indartu egingo da. Ia taldea bere onera datorren eta aurtengoa gogotik hobetzen duten! Animo!

 

Bestalde, Zornotza Saskibaloi Taldea goitik  behera aldatuko da. Nire etapa bukatuta, taldea esku ezin hobeagotan geratzen da: Mikel Garita izango da entrenatzailea. Bestalde, taldeak aldaketa asko izango ditu eta hori udatik bueltan jakingo dugu, zeren eta orain ari dira horretan. Zorte on!
Uda eta oporraldi ona opa dizuet denoi!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!