Panorama horretan joan ziren etxejabeak (profesionalak zein afizionatuak) oporretara, errenteruen kontura, hilabetero kolpe zorririk jo gabe poltsikoratutako diruekin. Beraiek tripaz gora braust! zeuden artean, baina, ez da mundurik geratu. Herrira bueltatu direnerako, etxeko 900 euro edo logelako 600 euro kobratzen dieten horiei zuzendutako kartelak aurkitu dituzte kalean: “etxebizitzarekin arazorik?”
Irailarekin bat, martxan jarri dira etxejabeak, gizatasun guztia galarazten dien diru-gosearekin. Martxan jarri dira epaitegiak, beterik dauden etxeak husteko kaleratze-aginduekin. Martxan jarri da polizia, etxegabetzeen aurka daudenak jipoitzeko borrekin. Martxan gaude gu ere. Kaixo guztioi.