Lizarrako Mintzamendipintxopotepraktika taldeak irabazi du Euskararen Ginkanako 5. Edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2017ko urt. 28a, 16:34

- 3.000 euroko saria, Lizarran euskaraz 48 ordu ekimena abtolatzeko erabiliko dute. - Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

Kutxa Ekogunean ospatu den finalean, orain arteko probetan puntu gehien batu dituzten lau taldeak aritu dira lehian. Urko Aristi kazetariak gidatuta, aurtengo edizioko azken 4 probak aurrez- aurre burutu behar izan dituzte taldeek. Denen artean, Mintzamendipintxopotepraktika taldeko kideak gailendu dira eta beraiek jaso dute sari nagusia: euskarazko proiektu bat sustatzeko 3.000 euro.

 

Saria, Lizarran 48 ordu euskaraz ekimena antolatzeko erabiliko dutela azaldu dute irabazleek, horien gabezia handia dagoelako gaur egun. Beste talde finalistak ere ez dira esku hutsik joan. Guztiek, Xiberuko otarreak jasoko dituzte opari.

 

Kutxa Ekoguneak eta Azkue Fundazioak antolatu eta Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako lehiaketa izan da Euskararen Ginkana. Bi hilabetez, euskara, hizkuntza praktika ekologikoei lotutako probak gainditu behar izan dituzte taldeek finalera iritsi ahal izateko. Gaur jokatu den finalean ere, gai horien inguruan gehiago ikasteko aukera izan dute guztiek. Antolatzaileek, parte hartzaileen izaera anitza eta erakutsitako motibazioa azpimarratu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!