Abenduaren 3an emango zaio hasiera Euskararen Ginkanaren 5. edizioari

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2016ko aza. 29a, 15:10

Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko Kutxa Ekoguneak antolatzen duen lehiaketa da Euskararen Ginkana.

Edizio honetako gai nagusia Hizkuntza praktika ekologoikak da eta hizkuntza-ekolosgita bilakatuko dira talde parte hartzaileak lehiaketan zehar. Bi fase izango ditu lehiaketak; lehena internet bidez burutuko da abendua eta urtarrila bitartean  astero proba bat burutu beharko dutelarik parte hartzaileeek. Fase honetako lau talde onenak, puntu gehien lortu dituztenak, urtarrilaren 28ko finalean aurrez aurre elkarrekin lehiatu beharko dute euskararen aldeko proiektu bat finantzatzeko 3.000€ko saria bereganatzeko.
Ginkanan parte hartzeko 4-6 kideko taldea osatu eta www. euskararenginkana.eus webgunean izena eman beharko du taldeak. Izen emate epea zabalik dago abenduaren 3a bitartean. Izen ematearekin batera taldea aurkeztu eta finantzatuko duten egitasmoa azalduz bideo labur bat bidali beharko du talde bakoitzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!