Toki komunikabideak jaun ta jabe Katalunian, 500.000 irakurlerekin

Erabiltzailearen aurpegia TOKIKOM 2019ko mar. 25a, 09:20

Kataluniako toki komunikabideak batzen dituen ACPC elkarteak ekitaldi bat egin zuen joan den ostiralean, Audimedia enpresari enkargatu dion Estudi d’Audiència de la Premsa Comarcal ikerketaren emaitzak aurkezteko. Premsa Comarcalen presidenteak, Francesc Fabregasek, azaldu du ikerketa hau behar-beharrezkoa zela, EGM delakoak 2016an utzi baitzion toki komunikabideen datuak aztertzeari. Ikerketaren datuak argiak dira: tokiko prentsa bizi-bizirik dago Katalunian, eta medio generalisten oso aurretik dago ranking guztietan: urtean 100.000 orrialde ekoizten ditu eta hilabetean 1.135.000 irakurlerengana iristen da. Irakurleek, gainera, 28 minutu dedikatzen diote batez beste toki komunikabideak irakurtzeari, eta haien %40 dira komunikabide jasotzearen truke ordaindu egiten dutenak. Interneten ere, toki komunikabide

Irakurri albiste hau osorik TOKIKOMen webgunean

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!