Txirrindulariak errespetatu

Tristea da segurtasum handiagoa eskatzeko mugi gaitezen zerbait tragikoa gertatu beharra. Gogoan izan behar dugu duela hilabete 8.000 lagun batu ginela Iñakiren eta txirrindularien segurtasunaren omenez

\"\"Tristea da segurtasum handiagoa eskatzeko mugi gaitezen zerbait tragikoa gertatu beharra. Gogoan izan behar dugu duela hilabete 8.000 lagun batu ginela Iñakiren eta txirrindularien segurtasunaren omenez.

 

Euskaltel-Euskadi taldea txirrindularien ideiak batzen dabil bide segurtasuna hobetzeko, gero Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara bidaltzeko. Durangaldeko txirrindulari profesionalen taldetxoan ere idatzi bat prestatzen gabiltza, txirrindularion segurtasunerako baliabide falta kritikatzeko. Asko gara Durangaldean bizikleta zaleak, eta horrenbeste trafikoko errepideetan seguru ibiltzeko eskubidea eskatu behar dugu. Gure segurtasunean inbertituko dutela espero dugu, baina horrez gainera, denon esku dago lehen pauso erraz bat: zirkulazio arauak errespetatzea; txirrindulariak 1,5 metroko tartearekin aurreratzea, eta abiadura mugak errespetatzea.

 

Hori gizarte arazo bat dela uste dut, azkarregi eta estresatuegi bizi gara. Txirrindulariok kirol osasuntsu eta osasungarri bat praktikatzera joaten gara errepidera, desestresatu guran, haize pixka bat hartu guran. Baina ez da batere erraza, irteten zaren bakoitzean salbu bueltatuko ote zaren galdetzen diozu zure buruari. Mesedez, txirrindulariak errespetatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!