Zoriontasunetik zoritxarrera

Egun polita izan behar zena zorigaitz eta egun triste bihurtu zen Sorginen Lasterketan aurreko larunbatean. Korrikalari bat bihotzekoak jota hil zen lasterketan bertan. Anbulantziakoak laster batean bertaratu baziren ere, ezin izan zuten ezertxo ere egin. Antzekoak lehenago ere gertatu izan dira (Behobia-Donostian eta Orozkoko mendi lasterketan, esaterako), eta zer pentsatua ematen dute

\"\"Egun polita izan behar zena zorigaitz eta egun triste bihurtu zen Sorginen Lasterketan aurreko larunbatean. Korrikalari bat bihotzekoak jota hil zen lasterketan bertan. Anbulantziakoak laster batean bertaratu baziren ere, ezin izan zuten ezertxo ere egin. Antzekoak lehenago ere gertatu izan dira (Behobia-Donostian eta Orozkoko mendi lasterketan, esaterako), eta zer pentsatua ematen dute.

 

Badakigu, benetan, kirola egiteko gure mugak non dauden? Edozein lasterketatan parte hartzen duen orok badaki fisikoki nola dagoen, eta bere gorputza ondo prestatuta dagoen lehiatzeko? Gutxi batzuk dira esfortzu-probak egiten dituztenak, eta horiek badakite zeintzuk diren euren mugak.

 

Gaur egun, eta bizi dugun krisi egoeran – denbora libre gehiago dugulako edo tentsioak kanporatzeko– jende asko animatzen da korrika egitera. Asko eta asko neurririk barik hasten dira, eta ez dakite ondo nola entrenatu. Are gutxiago nolako intentsitatearekin. Beste batzuk, bizi osoan korrika aritu arren, oraintsu hasi dira lasterketetan. Baina askok, batekoek zein bestekoek, ez dute inoiz esfortzu-probarik egin, eta hortxe dago arazoa. Beraz, gomendio bat lasterketetan zabiltzaten gazte, heldu eta zahar jendeari: aldika-aldika, urtean behin edo, egin esfortzu-proba bat. Alferrikako arriskuak saihestu, eta kirolaz gehiago gozatuko duzue.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!