19. Korrika

Maialen eta Andoni Gazetan

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko mar. 23a, 10:56

Bertso afaria izango da larunbat honetan Gazetako Lagunarte kofradian.

Azken urteotan ohitura bihurtu da eta datorren larunbatean, martxoak 28, bertso afari bikaina egingo da Elorrioko Lagunarte kofradian, Gazetan, aurten Korrika kulturalaren barne. Iaz bezala, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan. Iazko afarian izan ginenok sekulako gozatua hartu genuen bi txapeldunok entzuten, beren goi maila primeran uztartu zutelako hurbiltasunak eta lagunarteak eragindako konfiantzarekin. Aurten ere bertsoak bikainak izango dira, ziur, eta afaria ez zaie atzean geratuko. Uste dut oraindik sarreraren bat geratzen dela, baina badaezpada ibili azkar!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!