Sugeek inguratu pertsonaiak eskortzo indartsuek deformatuta eta kutsu espektralak argiztatuta ageri dira Grecoren lan jenialean; atzean zaldia dago, ez Troyan, pintura gauzatu zuen Toledo hiriaren aurrean baizik. Aitzitik, bere garaian, Espainian bigarren mailara baztertua, XIX. mendera arte ez zen artista modernoengatik berreskuratua izan Greco, batez ere Ignazio Zuloagaren bidez.
Grekorekin obsesionatuta, eibartarrak haren lan ugari eskuratu zituen, horien artean San Juanen ikuskaria maisulana, garaiko intelektual espainiarrekin pintura harekin autoerretratatzeraino. Benetan, Apokalipsiko pasartea tratatzeko kromatismo biziak, pertsonaien mistizismoak eta konposizio manieristak sortzaile modernoak liluratu zituen; Zuloagaren Pariseko estudioan ikusita, Picasso ere erabat harritu, eta Avinongo andereñoak gauzatzean zuzenean eragin zion. Kurioski, 1897an Zuloagak 1.000 pezetagatik erosia zuen pintura berezi hura urte askoan Euskal Herrian izan zen, Zumaiako Santiago Etxean, 1956an New Yorkeko MET museoari saldu arte.
Orain bi pieza horiek –Cèzanne, Picasso, Pollock zein Bacon-enekin batera– Madrilgo Prado museoan daude ikusgai, Greco eta pintura modernoa erakusketa bikainean.