Duela hamarkada batzuk horrelako erabakiak hartu balira, gaur egun ez lirateke existituko Chillidaren Haizearen orrazia Donostian, edo Zumetaren mural erraldoia Usurbilen, ezta beste herri batzuetako sinbolo asko ere.
Artea gizartearen isla dela diote, eta eskulturak gauzak esaten dituela. Orduan, ispilu bat eta letrero bat ipintzea ez ote da artearen deuseztapena?
Artearen eta kulturaren alde dagoen herria ei gara, baina aukera dagoenean ez da arterik egiten. Arteak gatazkak azaleratzen ditu, memoria eta desirak, pasioak eta ezinak, herri-bizitza bera. Durango kulturaren hiriburu gura du udalak, baina hiriburu bakarra kapitala dugu, eta hark inposatutako kultura: Durango eskaparate neutro bihurtzearena, salgarri, uniforme eta nortasun bakoa.