Baina kontuz, toponomiak ez du gezurrik esaten: ez diren lekuak esaten ditu.
Horregatik, toponimia herri gogoa ere bada. Avenida del Generalísimo zena Askatasun etorbide izendatu zuten duela hamarkada batzuk, eta badira hilabete batzuk Independentzia plaza daukagula San Fauston.
Toponimia zerbait bada fikzioa da, fikzioa bere zentzu performatiboenean, erakusten digulako esaten dugun hori posible dela hemen eta orain, bizi gaitezkeela ezleku horietan, Anboto mendi bat baino gehiago izan daitekeela, adibidez. Historia izan daitekeela orain, gure gogoa gogo hutsa baino gehiago. Ez den herri bat badela hemen.