Entzun, makina, gerrara zu joango zara eta hil egingo zaituzte. Gerra ez dago guapo. Enpresariek dirutza egiten jarraitzea ez dago guapo. Egin kasu, makina, guapo daude independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Entzungo zenuen jendea Youtuben esaten “woke”, edo esaten mobida transfoboak eta arrazistak. Makina, jende hori langile klasea zatitzen ari da bere mierdekin. Justu kontrakoa esango dizute, baina keba! Edo agian entzungo zenuen influencer bat etxebizitzan inbertitu behar dela esaten, okupen kontrako aseguruetan, eta horrela. Makina, ez espekulatu, egidazu jaramon, arratoi zikin bat izatea ez dago guay. Ikusiko zenuen Kutxabankeko presidentea edo El Correo euskararen kontra. Zer esango dizut, makina, euskaraz bizitzea guapo dago, batzuetan erdarako maileguak hartu arren. Begiraidazu begietara, makina, ez egin boteretsuen interesen alde. Nahiz eta gero eta diskurtso erreakzionario gehiago egon, nahiz eta gerrazale gehiago egon, makina, hori ez da bidea. Egidazu kasu, ni ez naiz influencerra, ez daukat sare sozialik, nik ANBOTOn zutabe bat daukat.