Han Europako herri aurreratuena gara. Han ez da baimentzen osasunarekin negozioa egitea, eta umeek Lau Teilatu abesten dute osatzen direnean. Han etxean gelditu ginen birusaren hasiera-hasieratik, aurreratuak garelako, zientzialariei egin genielako jaramon eta ez dirua irabazi gura duen jendeari. Han amama Lutxi maite dugu, eta zaintza sare publikoak ditugu. Han enpresak publifikatu egin ditugu, diru irabaziak egoera berezi honi aurre egiteko erabili daitezen, eta produkzioari buruzko erabakiak inoren presio barik hartzen ditugu orain. Han jendearen beharrizana asetzeari deitzen diogu ekonomia. Hara ailegatzean ontziak erre genituen, eta ordutik ez da injustizia onartzen, eta horretan, soilik horretan, Jaungoiko Aita baino sektarioagoak gara.