Orain dela 30 urte aisialdi eta astialdi gabezia bat zegoela eta hari horri eutsiz aurrera egin zuen Urtxintxa eskolak. Inork ez du kolokan jartzen gora-beherak izan zituenik, baina atzera begiratuz, harro egoteko ibilbidea izan du, ehundaka hezitzaile hezten eta hazten ikusi dituzte. Gaur egun, guraso dira batzuk, akaso; beste batzuk ez daude gure artean, eta beste batzuk oraindik bide luzea dute aurretik... denok batera sortu eta handitu dugu proiektu hau. Baina aurrera begiratzeko, proiektu berriak sortzeko edota hezitzaile berriak hezteko, gure laguntza behar du eskolak. 30 urtetan berdez, horiz, urdinez, gorriz... gure bizitzak margozten ibili da Urtxintxa, eta balioak, esperientziak edota lagunak elkartrukatu ditugu. Jarraitu dezagun bide horretan, Urtxintxak gure bizitzak margozten jarrai dezala... horrelako proiektu eta bizipenek merezi dute! Betetzen gaituzte!
Begirale ikastaroak, zuzendari ikastaroak, hezkidetzan adituak, haurren parte-hartzea, Tertangako etxea, domekeroko ekimenak, Mañarian haurren parte-hartzea... Beharrezkoak dira mundu euskaldun, feminista eta inklusibo bat sortzeko. Ekimen guztiek mila helburu eta izen bakarra daukate atzean: Bizkaiko Urtxintxa eskola.
Margotzen jarraitzera animatzen gaituzte kanpaina berri honekin. Bide honetan, aisialdia koloreztatzera animatzen gaituzte. Jendarte aske bat eraikitzeko ametsak marraztu eta koloreztatzea denon zeregina delako, egin zaitez Urtxintxakide.