"CÁLLATE PUTA FEMINISTA!"

Erabiltzailearen aurpegia Markel Ganboa 2014ko uzt. 15a, 22:41

Emakumeak bizitzan eta are gehiago jaietan libreak izan behar dute! Euren gorputza, euren eskubidea delako. Eurek aukeratzen dute zeinekin oheratu eta zeinekin ez. Jaietan murgilduta gauden unean, emakumeek euren espazioa behar dutelako!

 

Gezurra badirudi ere, askotan San Ferminetan hori entzun izan beharko du emakume batek baino gehiagok, bere gorputza, bere nortasuna, eta bere intimitatea babestu nahi duen emakume oro ez da ongi etorria udako jaietan. Hori entzun edo, ziur asko, gizon batek baino gehiago pentsatu izan duen zerbait dela. Alkohola non nahi dagoen lekuetan, gizonen menpe egon behar diren emakumeak behar dute, bestela are txarragoa da.

Gizonek, eta matxista orok Feminista izatea zer den seguraski ez dute jakingo, marikoia izatearen antzeko zerbait dela pentsatuko dute, ez ez, definizioagaitik ez, iraina delakoan erabiltzen dute. Zergaitik zara "Puta feminista"? Zure eskubideak edo emakumearenak defendatzeagaitik.

Iruñeako jai ospetsuetan, San Fermin, alegia, emakumeen duintasuna Burlatan, Barañanen edota Berriozarren geratzen da, zeren badirudi horrelakorik Irunean ez dela sartzen edota ezin dela sartu. Gaur Enrique Mayaren taldeak aho handi handiz esan du aurtengoan sexu eraso 2 gutxiago izan direla eta bortxaketarik ez dela egon. Barkatuko didazue baina niri datu hauek barre egitera eramaten naute, barre egiten dut negar ez egitearren. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio badute hona hemen, bilatzaile ospetsu batean "San fermines mujeres 2014" bilatuz gero hauek dira aurkitzen dizkigun irudiak:

Lotsagarria iruditzen zait, 2014. urtean sexu eraso gutxiago egoteagaitik (adi! egon, egon dira, bestela ikusi ditzaguzen goian aipatutako irudiak) ospatzen ibili behar izana. Emakumeek bizitzan eta are gehiago jaietan libreak izan behar dute! Euren gorputza, euren eskubidea delako. Eurek aukeratzen dute zeinekin oheratu eta zeinekin ez. Bestalde, ezin da horrelakorik inoiz ospatu!, zenbat eta zenbat eraso izan dira ixilaraziak, ziur asko eraso bat baino gehiago izan dela Iruñean eta ez dela salaketarik egon, beldurragaitik.

Lehen esan bezala udako jaietan murgilduta gaude, eskualdean hainbat jai izango dira, Donosti, Gasteiz eta Bilbo ere ate joka ditugu, gaurkoan ez diet emakumeei zelan babestu behar diren esango. Askotan ikusi dut eta ados nago esandakoarekin "Emakumeei euren burua zelan defendatu irakatsi beharrean, gizonei emakumeak zelan tratatu behar dituzten erakutsi behar zaie" nire ustez, hor dago gakoa!

Jaietan ez du DENAk balio. Alkoholak, drogek... ez dute erasorik justifikatzen, jaietan ere EZ EZ da ez da definizioa aldatzen. Jaietan ere salaketan izan behar dute, horrela amaituko dugu gaitz honekin, EMAKUME IZAN ZAITEZ ZU, horrek "puta feminista" egiten bazaitu, ez zaitez kikildu izan zaitez FEMINISTA

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!