HETERO... ZER?

Erabiltzailearen aurpegia Markel Ganboa 2014ko uzt. 1a, 13:02

Imaginatu dezagun hankaz gorako mundu bat, sexualitatean eta, oro har, munduan araurik gabeko biitza batean, ez litzake ederra, nahi dena egin ahal izatea era aske eta "normal" batean?

Egutegiari begira ari naiz, uzataila heldu da, LGTB militante ororen agendan, oporren lehen eguna dela esango nuke. Atzera begira lana utzi dugu, askotan hona heltzeakoan sexuari buruz asko hitz egin dugularen sentsazioa daukat baina aurten, kaña gehiago emateko gogoa ematen dit, eta espaziotxo hau aprobetxatu nahiko nuke.

ANBOTOk egin duen artikuluari esker asko hitz egiten ari da Durangaldean heteroarauari buruz, askotan teorian ezezaguna den kontzeptu hori, baina praktikan hain finkatua duguna. Heteroaraua, bizitzeko modu bat dela esango nuke, arau hori, gure sexualitatea eta bizitza zelan atondu behar dugun esaten digu, heterosexualitatearen barruan. Heteroarautik kanpo bazaude, ez zara normala, heteroaraua ez baduzu errespetatzen inpernura joango zarela diotenik bada... baina hori hausteko gu gaude anormalak garenak gure sexualitatea libreki bizi dugunok.

Heteronorma, homofobiaren lez beldurrek sortzen duten horma da, baina normak eta hormak hausteko daude. Gogoratzen dut lagun batek esan zidana, "nik beldurrak beste zerbaitetarako usten ditut" eta arrazoi guztia zeukan. Niri beldurra beste gauza batzuek ematen didate, ez pertsona batek zelan bizi duen bere sexualitatea edo bere bizimodua.

Askotan pentsatu dut zelakoa litzake hankaz gorako mundu bat, normarik gabekoa, non bakoitzak libreki bere sexualitatea bizi ahal duen. Non nahi muxukatu, non nahi eskua elkarri eman,... begiradarik gabe. Etiketarik gabeko mundu bat, heterosexuala, homosexuala, lesbiana, bisexual, transexual,... hitzak existitzen ez diren mundu zoragarri batean, "hetero zer? ez dakit zer esan nahi duen hitz horrek". Askotan ez gara konturatzen baina heteronorma txikitatik dugu buruan sartuta... eta kontzientzia barik erabiltzen dugu, ez gara konturatzen, baina galdera soil batek horma oso bat eraiki dezake, "Ze neska gustatzen zaizu?", zer esango dutenaren beldur gazteek horma eraikitzen hasten dira, sentitzen dutena ez da normala.

Hasi gaitezen etiktak, hormak,... suntsitzen, denok dugu zer egin borroka honetan. Hitzak, esaldiak,... aldatuz borroka honen parte aktibo bihur zaitezke, eta aldaketarako pausoak eman. Generoa suntsittu dezagun, neska/mutil esan beharrean pertsonagaitik alda dezagun "Ze pertsona gustatzen zaizu?" errazaga ezta? Aldatu dezagun gure burua eta mundua beste kolore batzuetan ikusi, onuragarria dela konturatuko zara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!