Badira hiru urte, sexu askapenerako asteko proiektu hau hasi genuenetik, eta oraindik bada ilusioa gure begietan eta gure lan egiteko eran. Helburua zehatza izan zen hasterakoan eta zehatza jarraitzen izaten du Durangaldean sexu askapenerako mugimenduaren mezua zabaldu nahi dugu, bada zertan lan egin eta horretan dihardu urtero, lehen urtean, eskoletan ematen zen hezkuntza ardatz hartu genuen; bigarrenean, estatuan eta Euskal Herrian ematen ari diren murrizketen aurkakoa; aurtenga berriz, nazioartean ematen ari den homofobiaren aurkako mezua da.
Larritzen gaituenik bada, komunitate internazionalak homofobiarekiko duen esku zabaltasuna da. Datuak aztertzen jartzen naizenean ileak puntaz jartzen zaizkit, 80 herrialdetan Homosexualitatea zigortuta dago kartzela, torturaz edota hilketa batekin. 80 herrialde hoietako 10ek heriotzara eramaten dituzte gay, lesbiana zein transexualak, berdin maitatzeagaitik kondenatuak!
Larria bada ere inork ez dio izunik jartzen bertako instituzioei hori aurrera eramateagaitik, askotan aipatu dugu, 1990eko maiatzaren 17a geroztik OMS-ek (Organización mundial de la salud) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik at utzi zuen. Hurrengo eguneratzean transexualitatea kanpoan geratuko da. Munduan pausoak ematen ari dira... beste herrialde batzuetan baizik,...
Arrazoi horiek dira Durangaldeko sexu askapenaren bai lema, bai adierazpen instituzionalak, eta baita programazioaren ardatzak.
LEMA
Denok gara, pertsona, denok dugu bizitzeko eskubidea, denok ditugu eskubideak, denok garelako...
PROGRAMAZIOA
- Ekainak 23 (19:00etan pinondo etxeko ganbaran) LABURMETRAIAK ETA EZTABAIDA
Munduan homosexualitatea duen eragina aztertuko dugu
- Ekainak 25 (18:00 Txanporta kultur etxean) LABURMETRAIAK
AbadiñoSex zerbitzutik eskainita
- Ekainak 26 (19:30 Andra Mari elizpean) MAHI INFORMATIBOA
Bertan kondoiak banatuko ditugu hiesaren aurkako informazioa, homofobiaren aurkako inkesta,... Ondoren 20:00etatik 20:15etara Andereak elkartearekin elkarteratzea
- Ekainak 26 (10:00etatik 20:00tara Matienan) HOMOFOBIA, LESBOFOBIA ETA TRANSFOBIAREN AURPEGIAK KALE ERAKUSKETA. Ekainaren 27an ordutegi berean Zelaietan
- Ekainak 28. DANOK BILBORA!!
Parte hartzera animatzen zaituztegu, badakizue, DENOK GARELAKO!