Erreztailea

Erabiltzailearen aurpegia Maite Euba Areitioaurtena

Orain ondo bizi zara, ezta? Azken bi urteetan sarritan egin didate galdera hori. Zer pentsatu eman dit, egia esan. Aurretik ez nintzen ondo bizi ala? Kuriosoa da zelan lotzen ditugun sarritan lana= bizitza txarra.

Ostera, langabeziaren kasuan ez dugu horrelakorik aipatzen; berez ei da okerra hori. Egia da. Onartzen dut, onartzen diet ondo bizi naizela baina… gustatzen zait gaineratzea ingurukoen bizitza ere majo mejoratu dela ni “libre” nagoenetik, eta horrek azalpena dakar; orain lan arauturik egiten ez dudanez, denbora ei daukat hainbat zereginetarako: lagunak artatzeko, familiari laguntzeko, patxadaz kozinatzeko, garbitzeko, ordenatzeko, entzuteko, aholkatzeko; berba baten, ERRAZTEKO. Ingurukoen bizitza eta norberarena errazteko. Horrexegatik diotset ogibide berrian ari naizela; bideratzen, hain zuzen ere. Gustura egokitu naiz ofizio berrira baina aitortu/onartu behar dut behin-behineko kontratua dela, edozein momentutan eten daitekeela. Litekeena da beste zeregin/asmo batzuk agertzea eta “Libre” naizenez/nagoenez, dena delako horretan murgiltzea: dela bidaia, dela lagunekin planak edo bestelako zoroaldiren baten. Jakina, borondatezkoa izanda, bideratzailea izateko bokazioa behar da, beste askotan legez dirutan ordaindu ezin dena. Erreztaileak eta bere inguruak ondo dakite disfrutatzen aukera dagoenean, eta ezin denean, zain, irrikatzen egoten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!