Urrutiko intxaurrak hamalau urreratu eta…

Erabiltzailearen aurpegia Maite Euba Areitioaurtena

Gernikako arbola izan zen, akorduan dudala, nire lehen desilusioa. Mito bat jausi zitzaidan. Zazpi bat urte izango nituen eta etxean txangoa prestatu zuten arbola santua ezagutzeko. Bide guztian zehar ikusten nuen arbolatzar bakoitzeko TAKA nire galdera, hori da ARBOLA? Ez ba, ez da hori. Bidean aurrera egin eta heldu ginen leku sakratura…Nire espektatibak errealitate gordinaren aurrean txiki-txiki eginda geratu ziren. Ez nuen ulertzen zelan zen posible nire aurrean neukan zimel, zahar, gauza ez zen enbor hura gurtzea gure herriak.

Harrezkero, eta urteen poderioz ikasi egin dut IKURRA dela berez garrantzitsua. Bere itxuraren gainetik duen balioa. Azalekoak baino barrukoak daukala inportantzia. Baina, asko daukat oraindik ikasteko itxura baten; nire desilusioak ez baitu atsedenik aurkitu. Adibideak hainbeste dira ze, zutabe honek ez lukeen nahiko tokirik izango.

Berriz ilusionatzea beharrezkoa da aurrera jarraitzeko. Mundu zabaleko desilusioei, min handiei, txikitik eraginda. Txikia noiz edo noiz handi egingo den esperantzagaz. Nire ingurukoak dira erreferenteak niretzat. Horiek dira nire ikurrak. Egunerokoan eta hurbilean mamia aurkitzea benetakoagoa da. Portzierto, Gernikako arbola eta biok aurkitu dugu elkar ulertzeko modua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!