Gaurkoan testuinguru aberatsa, anitza eta egonkorra aipatu nahi dut. 50 urte gutxi gora-behera txikitako lagunekin sortu eta egiten ari garen ibilbidea. Asko partekatu dugu; ez urteak bakarrik. Sasoiaren arabera momentu alaiak, tristeak, gogorrak, arinagoak, sakonak… Abentura, bidaiak, barre eta negar artean makina bat kontu, eztabaida eta buruko min. Batak bestea bere erara zaindu dugu eta eutsi egin diogu eskolan hasi genuen adiskidetasunari.
Eskaileran gora goazen heinean, taldea hasi egin da urteekin batera, aberastu, kolorez jantzi, iritziak partekatu, lagun kopurua handitu. Zaintza eskaini eta eskatu.
Joan den asteburuan horixe izan da bizi izan dudan testuingurua, gozagarria, bizi-bizia. Maite duguna zaintzen. GU.
Zelan dago zure testuingurua?