Ni ere zu bezain entzule izatea espero dut dagokidanean,
Nik ere zure ispilua izan nahiko nuke okertzen zarenean,
Nik ere zure erregai eta pizgarri izan gurako nuke motel zabiltzanean,
Nik ere nahi nuke zure barrearen erruduna izan,
Nik ere nahi nuke zure negarra xurgatzen jakin …
Nor zara zu? Nor naiz ni? Zu zara ni, ni naiz zu… gu gara zuek, zuek zarete gu… zara, zarete,
TALDEA,
KOMUNITATEA,
INGURUA,
EUSKARRIA,
HAZIA,
UZTA,
SAREA.