Bazara ala ez

Bai, ez, bai, ez… onartuko naute? Taldekoa izango naiz? Nabarmen geratu naiz? Txiki-txikitatik ikasi behar izaten dugu taldekoa izateko hainbat arau bete behar izango ditugula; egokitu taldera. Lortuko dugu? Beti ez, egia esan.

Umetan taldeko jolasak, ekintza ausartak, hainbat zeregin izaten ditugu taldekide onargarria izateko. Beti ez dugu lortzen, jakina. Horretan ere zur ibiltzea eta estrategiak ikastea “hil ala biziko” izan liteke.

Nagusitu ahala esango nuke “selektiboago” egiten dela kontua: gorputzak zelako lekua hartzen duen ikaragarria da; nerabezaroan batez ere aldaketa “zoragarriak” zoratu, lotsatu, txikitu eta irentsi egiten ditu asko, eta, ondorioz, taldetik kanpo.

Ikasi ikasten dugu erlatibizatzen, gure nahiak eta gogoa beste edozeren gainetik jartzen ikasten dugunean, baina kontuz! Oraindik ere konturatu orduko hortxe agertuko da izan ala ez izan erabakiko duen onartze azterketa.

Sareetan barrena, Instagram, Tik-tok, X… antzekoetan dago jokoa. Facebook baino ez badaukazu, jai daukazu, dagoeneko ez zara-eta taldekoa.

Halere, azken joeren inguruen merkatu gero eta emankorragoa hauxe: kolagenoa, magnesioa, kreatinea, ketoa, selenioa edo antzeko konplementoena. Baten bat hartu ezean, ERNE! Ez zara, ez zaude barruan eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!