#Ama

Marmitakoa egin gura dudala, maritxu.eus atarian sartu eta arin eta erraz. Itxura bada aldatu gura dudana betieder adituaren esku jarri; motorrari olioa aldatzeko, hozkailua konpontzeko, kakorratzean aritzeko, makillatzen ikasteko, asteburua non eta zelan pasatu… hamaika aholku, makina bat kontu eta gehiago aurkituko ditugu KLIK batean. 

Zorionekoak omen gara, autonomoak, gure kaxa edozer egiteko kapaz egingo gaituenak. Ostera, nire barruak beste zera bat diost: gero eta gutxiago erabakitzen dugula, eragileen aroan bizi garela, euren esanetara eta tsunamia bailitzan eramaten gaituela sasoian sasoiko gustatzen zait gehien jaso dituenak. Joera edo tendentzia markatzen dutenek euren iritziak sareetan sakabanatzea egin dute lanbide. Egun, oso zabal dabilen ogibidea da. Gatx egiten zait aukeratzea bat edo beste aukeratzekotan. Konfiantza kontua izango da edo beste denbora batekoa naizela ere bai. Egia esango dizuet, nik ere izan ditut nire influencer edo eragile propioak: lagunen iritzia janzteko orduan, barrua askatzeko lagun minaren belarriak… maitagarriena;  #ama. Sarritan  gogoratzen dut amak domekero egiten zuen zopa.

Horiek dira nire eragileak, oso kontuan hartzen ditut nire ingurukoak, eta ez pantailaren bestaldean dauden arrotzak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!