Oraindik bizirik dauden Gazako haurrak gosez hiltzen diren bitartean, zuk kontabilitate kalkuluak egiten jarraituko duzu? Nola lortzen duzu ez asaldatzea, ataraxia egoeran lasai eta bare jarraitzea eguneroko teatroarekin? Ez al dizue bihotzak krak egiten? Genozidioaren aurrean, negozioa ezin da aitzakia izan.
Guk, euskal herritarrok, ez dugu konplizitate hori babestuko.
Eskaera argia da:
- Eten atoan zure enpresak Israelekin dituen hornikuntza, inbertsio, kontratu eta harreman oro.
- Adierazi publikoki hartutako erabakia.
- Presionatu gainerako enpresaburuak gauza bera egitera, berehala.
Forum Europako zukuak sortaldeko odol gorriz tindatuta dituzue honezkero. Jakizue: metal zaporea ez da gozoa gosaritarako, eta bere arrastoa ez da erraza garbitzen.
Euskal Herrian, 2025eko uztailaren ____(e)an
Izen-abizenak: ____________________________
Sinadura: