Genozidioak badu halako delitu tipologia —besterik esatea da kondenen eredugarritasuna—, eta gerta daiteke bihar edo etzi ingurumenean kalte larriak eragiteko probabilitate nabarmena dagoela jakinda egiten diren ekintza ez zilegi eta arbitrarioak ere juzgatzea.
Nor izango ote da erabaki ekozidengatik epaituko duten lehen norbanako edo agintari politikoa?
Orain ditugu Guggenheim museo bat eta biosfera bat, batzuek nahi dituzte bi museo eta «biosfera» erdi. Eta Urdaibai ez da soilik Urdaibai. Geografikoki Durangaldeko herritar askoren betiko hondartza izateaz aparte, gaur eta hemen Urdaibai da jendearen eta lurraren aldeko edo kontrako borroka.
Sarah Chayes idazlearenak dira ondoko berbak: «Estraktibismoa da hartu eta bueltan ezer ez itzultzea, lurrari eta jendeari kentzea, trukean pertsona gutxi batzuk aberasteko. Ez dute ezer uzten, onura bakar batek ere ez du eraginik izaten ez jende arruntarengan ezta lurrarengan ere».
Besterik esatea da horrorea.