Right here. Udal euskaltegietako matrikulazio kanpaina abian da. Right now. "Euskararekin match!". You know, "egin gurekin bat".
Ausart, lotsarik gabe eta konplexuak ahaldunduz eraitsita: egin dezagun euskararekin bat! Baina, tentuz... just in case, ingelesez match eginda better, always better.
Euskaltzaindia oraingoan ere late, so late. 500 sarrera baino gehiago gehitu ditu pasa berri den summer beroan hiztegian eta, hala ere, ez da emaitzarik aurkitu forma=match bilaketarentzat. Horrela geratu da slogan matxar samarra, akastuna. It doesn´t matter. LOL.
Kontua izango da gure hizkuntza newborn honek ez duela hitz egokirik to seduce anyone. Badirudi euskararekin bat egiteko euskara bera ez dela nahikoa. Aski da, no more flirting.
EAEko udal euskaltegiak gag bat dira 2019/2020 ikasturtean, eta gure hizkuntza hau —oh la la!—, branding strategist irudimentsu eta postmodernoenen Tinder plaza: hau da, swipe left edo swipe right, baina bihotz bakartien klubean euskara gutxi. Txantxangorriarekin hegan ariko dira denak, flying free.
Now, let´s think about it seriously. We can understand all these words in English and also use them as cool references every day but, usually, we can´t do the same in the language of our country. Now, please, join us and learn (and use) Basque.
Euskaraz, posible (ba)da.