Kosk egiten dit desirak ezpainean, odolaren pultsioa nabari dut. Baina zure begiradak izoztu du kolpean dena. «Ez» diozu. Ez dago elkarrenganako zubirik. Segundora ulertu dut: geldi. Horixe da zurekin egingo nukeena. Sinesten didazu, ezta?
Imajinatzen dut eskuak sorbaldan lotzen dizkizudala. Aulki baten kontra bultzaka bota eta immobilizatu gorputz-adarrak. Ahoa iltzez bete eta zintaz itxi. Ilea errotik erauzi eta kimikoz itsutu begiak. Orduan zure barrabilak kable fin batez inguratzen ditut, zirkuluka etenez zirkulazioa. Uretratik iltzatu burruntzi luze bat. Inoiz gehiago eiakulatuko ez duen abere bat baino ez zara orain. Hori da san ferminetako parasito saldoarekin egingo nukeena. Sinesten didazu, ezta? Erasotuarekiko elkartasun mezu eliztarrez bete zaizkigu inguruak. «Sinesten dizut» diogu. Zalantzarik al da?
Imajinatu tamainako kanpaina, ezetza gelditzeko agindu zorrotza dela dekretatzeko behingoz. Imajinatu ez garela isilduko, salaketa bat ere ez dugula ostenduko. Boterea galtzearen beldur denak alda dezala sexua. Hau gerra bat da.