Esan baietz, esan bai

Ez ginen erditu mundura sexua aukeratzeko eskubidearen jabe.

Ez gara, hala ere, egokitu zitzaiguna aldatzeko desiraz bizi.
Ez garelako izango gaur garena baino.
Ez al duzu inoiz emakume baten arima oinazetua sentitu?
Ez gara DNA arrosarekin itota hazitako ipuin bateko protagonistak.
Ez dugu lan berdinaren truke soldata baxuagoa eskuratzea onartzeko heziketa jaso.
Ez da sukaldea gure habitat naturala.
Ez da gure gorputza inoren ukabilen mihise.
Ez dugu bakarrik bidaiatzean zer ausartak garen entzun nahi.
Ez da inor femeninoa zer den eta zer ez den esateko jaio.
Ez gara buztinezko txotxongilo moldagarriak.
Ez dugu ordu txikitan etxerako bidea atzera begira egitea maite.
Ez dugu astebetean bost eraso sexistaren berri jasotzeko egonarri nahikoa.
Ez gara ukazioen zerrendak idazteko bizi.
Ez gara eskubideez baino mintzo.
Ez gaude haserre, ez; nazkatuta gaude.
Ez gara aske ez den beste egoera zibil batekin ezkonduko.
Ez gara erdiak, ez gara osagarriak; ez gara oso bat baino.
Ez genuen historiaren zamari sorbalda gainean eusteko premiarik.
Ez dugu inoiz, berriro, beldurraren gatibu gure arnasa irudikatuko.
Ez diogulako etorkizunari parekidetasuna lapurtuko.
Ez esan bi letraren konbinazioa ulertzen ez denik.
Ez diogu.
Ez ulertu behar duzu.
Ez; ezetza, ezetza da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!