Baina, maitasuna ez du agiri baten giltzarrapoak eusten. Ez da, egunotan eskaintzaz josi gaituzten arren, 2x1 pack merketan saltzen. Ez da erosten. Ez da eskatzen. Maitasuna ez da ondasun bat; ez da zure bildumarako beste jabetza bat.
Are gehiago, ez dugu maiteminez minduta bizi nahi. Esnatzea nahi dugu. Dutxako ura aurpegian sentitzea. Kafea usaintzea. Begiradekin hitz egitea. Barrez lehertzea. Ordu txikitara arte eztabaidak luzatzea. Otordu baten bueltan biltzea. Liburu bat irakurtzea. Idaztea. Dantza egitea. Irribarre baten melodian zu aurkitzea. Agur batek eragiten duen zirraraz harritzea. Lotsaren mugak leherrarazten dituen eztandan larrua jotzea... Baina, oroz gain, aske bizitzea.
Horixe da maitasuna, pertsona beste forma dituen poliedro librea.