Prekarietatea

Heriotzak mututu egiten gaitu, barnera bildu, paralizatu, haserretu, amorruz bete. Kaleak begi tristez lausotzen dira, bisaia zurrun eta begirada galduz bete.

Heriotzak mututu egiten gaitu, barnera bildu, paralizatu, haserretu, amorruz bete. Kaleak begi tristez lausotzen dira, bisaia zurrun eta begirada galduz bete.

Izan daiteke heriotza naturala, bat-batekoa, gaixotasun luze baten azken pronostikoa, erailketa bortitza... Zahar, heldu, gazte zein haur. Heriotzak ez dauka legerik, ezta justizia irizpiderik; bizitzaren hauskortasun ahularen kontzientziarekin kolpatzen gaitu behin eta berriz.

Lana da bizitzaren zati handia betetzen digun jarduna. Nor izateko bidea edota nor izatea bera ukatzen diguna. Diotenez, lanak askeago egiten gaitu, duindu egiten du... Eta bai, lanak, hil ere egiten gaitu.

Tabua da heriotza. Hala ere, guztion ipuinek amaiera bera dute idatzita letra larriz: hilotz, heriotz.

Zergatik izakiak horrenbeste urte eta gero ez du heriotzari artez nola begiratu eta horrekin nola bizi asmatu?

Amaiera orok hasiera ere badakar, ipuina amaitu orduko sortzen baititugu ipuin berriak. Eta protagonistek beste izaera bat hartu arren, protagonista izaten jarraitzen dute bakoitzaren barneko ipuinetan.

Ikaratuta ezin bizi, baina ikara gabe ezin bizirik sentitu. Herio-dantzaren doinuarekin bizitzen (ezin) ikasi.

Langile gazte baten heriotzak ilundu du Durangaldea asteon. Lan baldintzak, aurreikusi eta aurre hartu daitezkeen egoerak izan ditugu hizpide. Azkena izan dadila eskatu dugu, berriz.

Ez dago bizitza gozatzea beste bizitzarik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!