Ba al dakizu elorrio hitzak zer esan nahi duen?

Beti pentsatu izan dut gure herriari izena ematen dion Elorrio hitza elorrixatik datorrela, elorri zuri landaretik, san juan lora bezala ere aipatua entzun izan dudan landare arantzatsutik. Halaber, landare horren orria da elorrioko udalaren irudia osatzen duena. Baina...

 

Baina aste honetan elorrio hitzak bere esanahi propioa duela jakin dut. Xaber Mendiguren idazlearen txio bati esker ezagutu dut izenak baduela orain arte ezagutzen ez nuen nuen adiera propio bat. Irakurri eta ziztu bizian egin dut sarean bilaketa. Zer da elorrioa?

 

ELORRIO : iz. Bizk. 'nekea, estualdia'

 

(Del nombre de la población vizcaína, sin duda a partir de expresiones del tipo Elorrio(koak) ikusi (v. infra)). "Penalidad, tribulación" A. "Elorrio eldu yako (V), le ha llegado su San Martín" A EY III 335, que cita el msOch 18.  [Azkenengo albisteak] Pedro Migel ezin jaiki zala zioten, etsipenean erorita bestien bearrean zegoala. Orduan elorrio. Ag G 259. Idoro dabe mandio / ta beinbeinko emendio / naizta bazkatzat izan iñoren / negar eta elorrio. Atutxa Mugarra (ap. DRA).

(Det.). Ai ene, Kose, / au da elorridxue, / beti amogille / ta beti probe. Ort Oroig 14. Yalkiko ditizugu gure bideko elorrioak eta estuasunak. Or Mi 125. Elorrijo andiren bat zendubala-edo uste ixan dot nik! Otx 74. Elorrio gorria (atsekabe aundi bat). Zait Sof II 36. Zer egin bear ete eban? Elorrioak zituan beiñepein. Erkiag Arran 62. (Orotariko Euskal Hiztegia)

 

Bizkaiera euskalkiari loturiko hitz honek hainbat lokuzio ere baditu:

ELORRIO EGIN

Producir penalidad. (Elhuyar hiztegia)

"(V; msOch), dar pesadumbre" A. Elorrio (tribulación) dagioke (egingo dio) osatu nai duen gizona. Ayerb EEs 1912, 155s. (Orotariko Euskal Hiztegia)

 

ELORRIO IKUSI

Pasar las de Caín, pasar penuria. (Elhuyar hiztegia)

"Pasar tribulaciones, dolores, miseria, ver las de Caín. Haciendo juego con la población de Elorrio, que se divisa desde el alto de Kanpanzar, en los años que hay mala cosecha y se presenta mala perspectiva para el invierno, se dice: Aurten ikusi bear degu Elorrio, Kanpanzarrera joan gabe, este año vamos a tener que ver Elorrio, sin necesidad de ir a Kanpanzar" Vill (comunicación personal). "Elórrixo ikusi zuan, ikusita ñaok ni, vió las negras (se usa sin artículo)" Iz ArOñ. "Gaitz bat datorrenean, edo janik eza edo bizimodu txarra, onela esaten da: Aurten Elorrio ikusi bearko diagu Kanpanzarrera barik. Lenagoko esakeria da au: Onek erakutsiko digu Elorrio... Elorrio ikustea gaitza pasatzea da" And AUzta 60. (Det.). Miruak ikusi dittuzan elorrijuak [txitta] gustijak aldabatera eruan eziñik! Otx 172. (Orotariko Euskal Hiztegia)

 

ELORRIOKOAK IKUSI

(A, que cita Mg PAb). Pasar tribulaciones. Cf., quizá, Dgs-Lar 3: "Asombro, sarrakijua, elorijoeua [por elorrijocua?]". Jakiten badeutsu atsuak, osatuten bada, ikusiko dituzu elorrijokuak. Mg PAb 79. (Orotariko Euskal Hiztegia)

 

Euskal testugintzan erabilia izan den ikusteko Euskal Prosa Gaur corpusean egin dut bilaketa eta horra elorri zuri eta elorrioaren arteko loturaz aurkitu dudan gogoeta:

Eta zer deritzozue: hor goian ikusi ditugun elorri xuriaren hilabete honekiko usadio eta ohitura bitxi horiekin zerikusirik ote du ba, elorrio hitzak berekin jaso duen neke, oinaze, jasanbehar, penalitate, sofrikario, etsipen-punttu eta antzerako esanahi sorta hori dena? Beste kulturetan elorriaren hilabeteak izan duen tradizio zailtasunezko hori: ez ilerik ebaki, ez azazkalik, ez soinekorik aldatu, zarpazahar ibili, kastitate obligaziozko berexi hori, purifikazio zentzu derrigorrezkoa… horren aztarrena lotu ote zaio gure elorrio hitzari? Yalkiko ditizugu gure bideko elorrioak eta estuasunak, zioen Orixek. [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

 

Elorriarrak herri izen arantzatsua genuela pentsatu izan dut orain arte, orain berriz, ez dakit zer esan. Bila aritu naiz baina ez dut herriaren izenaren nondik norakorik aurkitu, zuetako baten batek aterako al nau estualdi honetatik?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!