ESC, Ctrl, Ctrl + Alt

Oxigenoak ez du errepideetako bizilagun izan nahi, karbonoaren inbasioak akatu dio asfaltoarekiko amodioa. Kable eta diodoz osatutako burmuinak paseatzen ditugu goizero eta letrak gosaltzen ditugu, hizketan egin behar ez izateko. Berriak zaharrak dira goizetan eta zaharrak, berri gauero

\"\"Oxigenoak ez du errepideetako bizilagun izan nahi,
karbonoaren inbasioak akatu dio asfaltoarekiko amodioa.
Kable eta diodoz osatutako burmuinak paseatzen ditugu goizero
eta letrak gosaltzen ditugu, hizketan egin behar ez izateko.
Berriak zaharrak dira goizetan eta zaharrak, berri gauero.

 

Nork dio eguzkiak ez duela desagertzea atsegin?
Ba al dakizu desagertzen denero ilargia izatearekin amesten duela?
Erlojuen orratzak diktadurak besterik ez dira.
Denboraren dogmaktikotzen gaitu eta mendeak diruditen minutuen uholdean galtzen dugu arnasa.
Nork esan zuen zuhaitzek ez dutela hitz egiten?
Nork esan zuen lorak eta edertasuna bikiak direla?
Eta zeinuek ez dutela hitzak beste balio?
Aurrera egiten dugun aldiro atzera goaz.
Igotzera behartzen gaituzte, baina jarrita amaitzen dugu.
Idazleek kaligrafia arazoak dituzte eta guk, guk zenbakitan soilik pentsatzen dugu.
Aulkiak asmatu zituenak ez zuen gure ipurdia ezagutzen.
Gozoa dena soilik jaten dugu
eta ez dakigu heriotza apreziatzen.
Bustita bizi gara eta miopeak gara.
Atzera egiten dugun aldiro aurrera goaz.
Lur hartzera behartzen gaituzte, baina hegaz egiten amaitzen dugu.
Gure bihozkadak zintzilikatzen ditugu.
Eman beharreko pausoak zentrifugatzen besterik ez dakigu
eta emozioek gainezka egiten dute.
Crtl + alt + supr
Eta zu zer?
Eginbeharrak behar bezala burutzen.
Estimuloei erantzunez erreakzionatzen.
Agenda besapean pasiatzen.
Ze ostixa, margotu gabeko bideak marrazteko beldur al zara?
Hoa antzarrak perratzera!
ESC

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!