Maiatzak 18, Larrabetzun LASTERBIDEAN

BIDEA LASTER EGITEKO, LASTERBIDEA SORTZEN ARI GARA. LASTER, BIDEAN IZANGO DITUGU: ETXERA BIDEAN.

Lasterbidean herri ekimena dugu, kirolaren espresiotik, korrikaren esparrutik zehazki, Euskal errepresaliatu politikoen eta beraien gertukoen eskubideen aldeko elkartasun keinua egin nahietik sortutako herri ekimena.

Ekimen honen bitartez, etxetik urrun kilometro askotara bizi direnak  etxera ekartzeko bidea irudikatu nahi da, etxeratzea errealitate bihurtu nahian.

Desagertzeko bokazioarekin jaio bada ere, errepresaliatu guztiak etxean izan artean elkartasun pausoak ez dute etenik izango herrialdez herrialde mugituz.

Iaz Oiartzunen lehen edizioa ospatu zen eta aurten Maiatzaren 18an Larrabetzun izango dugu zita. Motelago edo azkarrago, korrika egiteko  aitzakiarik ez da izango, bi ibilbide izango direlarik aukeran. Batetik, sailkapen eta guzti norbere burua probatzeko lasterketa luzea edo lasterketa labur herrikoia bestela.  Hortaz gain herri animazioa, bazkaria, txosnak, kontzertuak eta hainbat ekitaldi izango dira egun osaoan zehar, korrika ez bada ere, Larrabetzuko kaleetan zehar elkartasuna gauzatzeko.

Igandean Larrabetzun zure zangoen presentzia ezinbestekoa delako, lotu zapatiletako kordelak, luzatu giarrak, neurtu indarrak eta aurrera,denon artean elkartasun pausoak emanez etxera bidean jarrito ditugu eta!

Lasterbidean

www.lasterbidean.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!