IZEN EMATEAK

Erabiltzailearen aurpegia lasterdurangaldeabidean 2014ko mai. 8a, 23:37
Izen emateko aukera zabalik dago oraindik Durangaldeko zenbait tokitan edo Internet bitartez

Lasterketa luzerako izena eman beharra dago aurretik eta horretarako Durangaldeko zenbait tokitan maiatzaren 12rarte eman daiteke edo internetez 15 eurotan.

- Durangon Intxaurre elkartea edo Atxarte Mendi Dendan

- Elorrion Portalekuan

- Zornotzan Herrikoan

- Otxandion Herrikoan

Lasterketa laburrerako izen ematea berriz egunean bertan soilik egin daiteke 2 eurotan.

Lasterketaz gain Larrabetzun egun osoko egitarau zabala egongo da eta tartean herri bazkaria izango da. Horretarako txartelak Euskal Herriko hiriburuetako zenbait lekutan, larrabetzun edo internetet bitartez eskuratu daitezke lasterketa luzerako izen ematearekin batera.

Zeren zain zaude, denon artean pausoz pauso etxerako bidea egingo dugu!

www.lasterbidean.com

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!