Halere, ezin dira alde batera utzi, begibistakoak eta ulergaitzak baitira, enpresek hartzen dituzten erabakiak. Gehienentzat, ez noa denentzat esatera, ulergaitza izan zen Elezkano lehiaketan ez izatea. Bizkaitarrok haserretu arazi gintuen ASPE-ren erabakiak. Ulergaitza baita Bengoetxea VI.a txapelketatik ateratzea kirol irizpideak argudio hartuz. Leitzarraren jokoa ez zen txarra beste batzuenarekin garai haietan ikusita. Erabakiak pilotazale oro haserretu zuen.
Eta ligatxuko azken jardunaldirako, erabaki ulertezin eta aldi berean ezustekoena hartu dute. Kirol irizpidez, egokiena denez finalaurrekoetara heltzeko Irribarriaren ordez Elezkano barrura eta ezer jokoan ez dela Bengoetxea VI.a ere berriro txapelketan Victor kanporatuta. Zer aldatu da? Ez dut ulertzen. Zein izango da hurrengo erabaki ulertezina? Finalaurrekoetara sartuz gero, jarraituko ote du Elezkanok?
Niri kontu hauek guztiak ez zaizkit gustatzen, ez baitut pisuzko argudiorik ikusten. Dena den, pozten naiz bi bizkaitar txapelketan ikusteaz, merezita gainera. Pena, batarentzat edo bestearentzat, azken partidua izango delako. Elezkanok bere bigarren partidua jokatuko du txapelketan, ezustean, hil ala bizikoa. Irabazita ere ezer ziurtatzen ez diona. Urrutikoetxeak berea irabaztearekin nahiko. Biei ANIMO!