Txikia handi

Bizitzako arlo guztietan gertatzen den moduan, gauza gutxi batzuek pizten dute interesa. Handitasunean murgilduta dauden kontuek. Horrek omen daukate garrantzia. Pilotan, munduan LEP.M-ak antolatzen duen Lau eta Erdiko lehiaketa ari da bolo-bolo alde guztietan. Finalaurrekotan badu Bizkaiak ordezkari bat eta horri jarraipena egin beharra dago, noski, baina beste guztia ‘gutxietsi’ barik, ezerezean utzi barik.

Adibidez, ez al da garrantzitsua ‘euskal selekzioa’? Pasa den aste guztian zehar hainbat pilotarik egin dute horren aldeko aldarrikapena nazioarteko lehiaketa batean. Artean, bizkaitarrak, Durangaldekoak asko. Lehiaketa txikia, xumea, baina, nire iritziz, garrantzitsua. Abadiñon, Lekeition eta Bilbon aritu dira Mikel Gonzalez, Asier Aspuru, Aitor Arabiourrutia eta Jon Arana, beste askoren artean, Mexiko, Bolivia, Peru, Venezuela, Uruguai, Kuba edo Txileko pilotari handi askorekin lehian.

Mexikarrak, esaterako, Nazioarteko federazioak Bartzelonan antolatutako mundialean azpitxapeldun geratu ostean etorri dira gurera. Espainia ‘jipoitu’ eta Frantziaren kontra galdu zuten finala. Hemen, benetan saiatu arren, ezin izan dute euskal selekzioarekin. Dena irabazi dute bertokoek. Ziarrusta-Ugarte bikoak Lekeition eta Abadiñon eta Mikel Gonzalezek eta Inhar Ugartek Bilbon. Benetako partiduak ikusi dira, maila ikaragarria eta penaz, gutxi batzuentzat.   

Kantxa guztietan izaniko giroa itzela izan da, nazioarteko pilotarien arteko elkartasuna eta bizikidetza ere bikaina, baina, tamalez, oihartzuna eskasa izan da. Garrantzirik ez omen…

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!