Guztien artetik, bat nabarmendu behar, Mikel Gonzalez. Berriztarrak Iparraldeko jokalaririk onenekin batera aritzeko gaitasuna du eta hala dabil erakusten Donibane Garazin jokatzen den lehiaketa nabarmenean, ‘Superprestige’n. Lau kanporaketa pasatu ditu jada eta Peio Larralde gaur egungo txapeldunaren aurka jokatuko du finalerdia. Larralde faborito da, nola ez, baina berriztarrak ziur bere aukerak izango dituela.
Eta hori, zergatik? Berriztarrak apustu bat egin zuelako orain urte batzuk, trinketerako apustua. Asegarcek debutatzeko aukerarik ez ziola eman ikusita (entrenatzen hainbat hilabete pasatu zituen), lau hormatan zentratu zen.
Bere ibilbidea bikaina izan da hegoaldean. Partidu gutxi, baina joko eta titulu asko soinean. Guztiak, Iparraldeko atea irekitzea lortu duen hegoaldeko pilotari bakarra izatea ahalbidetu dio Mikeli. Oraindik ‘arrotz’ sentiarazten dute bertako agintariek, zeinek ez dioten lehia garrantzitsuenetan aritzeko aukerarik eman oraindik. Superprestige-n eginiko lanak saria beharko luke, ea datorkion.
Ziur orain artean bezala lanean jarraituko duela, lanean fin bere aukeren zain. Aukerak etorriko zaizkio, kirolaren beraren onerako izango baita gainera. Aupa zu, Mikel!