Aurten, Fernando

Pilotazalea domekako finalaren zain dago. Irujo eta Aimarrek banakako eskularien txapela soineratu gura dute, eta horretarako, kantxa gainean jarriko dituzte beren dohain guztiak. Apustuak erdibana daude, nahiz eta askok Irujo oso fuerte dagoela argudiatzu iberoarra faborito jotzeko. Nik neuk, fede handiagoa daukat Aimarrengan, jakin badakidan arren Irujo pilotaririk handiena ere ezerezean uzteko gai dela

\"\"Pilotazalea domekako finalaren zain dago. Irujo eta Aimarrek banakako eskularien txapela soineratu gura dute, eta horretarako, kantxa gainean jarriko dituzte beren dohain guztiak. Apustuak erdibana daude, nahiz eta askok Irujo oso fuerte dagoela argudiatzu iberoarra faborito jotzeko. Nik neuk, fede handiagoa daukat Aimarrengan, jakin badakidan arren Irujo pilotaririk handiena ere ezerezean uzteko gai dela.

 

Dena den, banakako eskulariek eragiten duten burrundada horren azpian bada beste kontu bat, pilota mundurako garrantzitsua izango dena, eta oso murgilduta ez dagoenak horren berririk ere izango ez duena seguruenik. Astebete barru (ekainaren 28an, Abadiñoko Astola auzoan) Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente berria hautatuko da. Datozen lau urteetan pilota amateurraren gidaritza bere gain hartu nahian, Elorrioko Fernando Azkaratek aurkeztu du bere burua, zeinak kantxak utzi eta, urte batzuk lasaitasunean pasatu ostean, pilotarako arra sartua daukan berriro.

 

Fernandok esperientzia handia du pilotan, kantxa barruan Munduko Txapeldun izana 1990ean Eugirekin batera, afizionatutan mila txapel irabazitakoa, profesionaletan ere jokatutakoa... Orain, beste arlo bat jorratu nahi du bere zein bere taldearen ezagupena baliagarri dela pentsatuta. Kantxan pilotazaleak beti izan zuen konfiantza handia Hilario handiaren semearengan, seguru kanpoko lanetarako ere hala uste duela askok. Zorte on!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!