One Wall euskalduntzen

Orain bederatzi urte gertatu zen bezala, aurten ere Munduko One Wall txapelketan protagonismo berezia izan du Euskal Selekzioak. Bai, Euskal Selekzioak. Gure kirolean (euskal pilota) lortu ezin dugun errekonozimendua ematen digu pilota irlandarraren barneko horma bakarreko jokamoldeak. Askorentzat ezezaguna den arren, milaka dira mundus zabalean kirol hau praktikatzen dutenak eta onenetakoak Dublinen izan dira, urriaren 11tik 21era bitartean. Artean, sei euskaldun, bi neska mallabiar tarteko; Amaia Araiztegi eta Itsaso Pradera

\"\"Orain bederatzi urte gertatu zen bezala, aurten ere Munduko One Wall txapelketan protagonismo berezia izan du Euskal Selekzioak. Bai, Euskal Selekzioak. Gure kirolean (euskal pilota) lortu ezin dugun errekonozimendua ematen digu pilota irlandarraren barneko horma bakarreko jokamoldeak. Askorentzat ezezaguna den arren, milaka dira mundus zabalean kirol hau praktikatzen dutenak eta onenetakoak Dublinen izan dira, urriaren 11tik 21era bitartean. Artean, sei euskaldun, bi neska mallabiar tarteko; Amaia Araiztegi eta Itsaso Pradera.

 

Amerikarren nagusitza nabarmena bada ere oraindik, euskal pilotariek eman dute jendea gozarazteko argudiorik. Europarren artean emaitza onenen jabe egin da gure taldea maila nagusietan. Geureek erakutsitako jokoa gainera oso erakargarria egiten zaie denei, ezberdina baita. Erasoan zein defentsan azkar, mugimendu barietate handia eta legezko portaera.

 

Emaitzei jagokenez baliotsua izan da Iker Gordon sopeloztarrak lortutako urrezko domina. Baita meritu handikoa ere, 15 urterekin, Amaia Araiztegi mallabiarrak emakumezkoen maila gorenean lortutako zilarra. Eta lan bikainaren seinale, taldekako laugarren postua erdietsi du euskal selekzioak.  Guztia, talde giro bikainean eta txapelketak eragindako aldrebeskeria guztiei aurre eginez; antolakuntzak eragindako partidu atzerapenak, amerikarren galtzen ez jakiteak eragindako lixkarrak eta tentsioak, araudi aplikazio ezberdinak.... Baina denei aurre egiteko: euskaldunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!