Badaude ingurukoak bi taldetan banatzeko joera handiegia dutenak: “besteak” eta “ni” (edo “gu”). Ni hori, gainera, “ni ilustratutzat” dutenak. Alegia, jendartea bi zatitan banatzen dutenak: autore klasiko eta modernoak irakurri dituztenak, elite intelektuala, batetik; eta soilik telebista ikusten duten tentelak, bestetik. Horiek pesimistak, erretxinak eta mendekuzaleak baino arriskutsuagoak dira, akonplejatuak direlako. Mugimendu edo aldarrikapen bat euren tesiekin bat ez badator, mugimendu horren alde lan egin nahi duenaren kemena desagertu arte lorik egingo ez dutelako.
Bestela, badaude isilean eta publikoan emozionatzeko konplejurik ez dutenak. Eta errekonozimendu publikorik espero gabe helburu komun batekin lan egiteko prest daudenak. Ilustraziogintzatik kritika egitera mugatu ordez, nahiago dutenak aulki bat behar den tokian jarri. Badaude, hauek bai, hain ezinbestekoak diren pankartakoak, panfleto banaketakoak…
Horiei guztiei, ekainaren 21ean eta maiatzaren 24an hainbeste lan egin dutenoi, eskerrik asko!