Eskerrik asko Burger King! Zuei esker, gaurdanik, etxe alboan dastatu dezaket Ohion jaten dituzten hanburgesa berdin-berdinak. Kapitalismoak ekarri duen "progresoa" da horixe, batzuentzat.
Niretzako kapitalismoaren eta berau babesten dutenen hipokresiaren beste adibide bat da: kanpokoei begirunea adieraztea, eta etxekoekin harroputz jokatzea.
Tokatzen da, gaur, etxekoen apologia apurra egitea:
Kalebarriako Jose Luisi erosten dizkiogu guk hanburgesak. Hilabete batzuk dela dastatu genituen eta mundialak dira. Jose Luisek ez nau ezertaz ezagutzen, eta gustora sentiarazten nau dendan erosten dudan bakoitzea. Beti dauka gurekiko detaile bat.
Eskerrik asko, Jose Luis! Ohioko hanburgesak, Ohiora oporretan edo dena dela egitera noanean jango ditut. Bitartean, zureak nahiago!