Erronboa

Erabiltzailearen aurpegia Julen Orbegozo 2013ko uzt. 19a, 08:17

Euskal Herriko, Espainiako eta Europako gizarte egiturak erronbo itxura zeukan: goialdean aberats boteretsu batzuk; erdian klase ertain sendoa; eta azpian pobrezian bizi zen jende multzo txikia. Arrazoi eman behar diot Jon Torner Argiako kazetariari, erronbo horrek harea-erloju itxura hartu duela azaltzen duenean. Erdiko multzoari zuloa egin diote eta harea-aleak beheko multzora erortzen ari dira banan-banan eta etengabe. Piramide itxura hartuko du laster

\"\"Euskal Herriko, Espainiako eta Europako gizarte egiturak erronbo itxura zeukan: goialdean aberats boteretsu batzuk; erdian klase ertain sendoa; eta azpian pobrezian bizi zen jende multzo txikia. Arrazoi eman behar diot Jon Torner Argiako kazetariari, erronbo horrek harea-erloju itxura hartu duela azaltzen duenean. Erdiko multzoari zuloa egin diote eta harea-aleak beheko multzora erortzen ari dira banan-banan eta etengabe. Piramide itxura hartuko du laster.

 

Pentsarazi ziguten eroso bizi ginela erronboaren gizentasunean murgilduta. Demokrazia ezin perfektuagoaren ideia saldu ziguten: erronboaren muturrak (aberatsen zatia eta pobreen zatiak) eskuraezinak zirela, eta erdiko multzoan goraka egitea bakoitzaren borondatearen eta esfortzuaren esku zegoela; gainera, espresuki guretzako egindako demokrazia perfektuan, erabakien parte izateko aukera geneukala uste izan genuen.

 

Orain, erronboan eroso bizi ginenak esnatzea lortu dute, gura beste erasorekin: botiken ordainketa partekatua, erretiroa atzeratzea, soldaten jaitsiera, zeharkako zergen igoera (tabakoa, besteak beste), unibertsitateko tasen igoera, beken murrizketa, argindarraren igoera, eta abar. Horrek ondorio bakarra izan dezake: klasearteko borroka enegarrenez berpiztea.

 

Historia ziklikoa da: XV, XVI, XVII, XVIII, XIX eta XX. mendeetan bezala, herriak ez du goiko eliteei aurre egiteko erabakitzeko tresnarik. Erabakia eliteena da, kontrakoa saldu baziguten ere. Almuniak, Rak eta Urkulluk erabakitzen dute. Zapatisten utopiaren borroka berreskuratuko dugu: “el pueblo manda, el gobierno obedece”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!